XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zuzentza AdministrazioaSOZIAL ARLOKO MADRILGO 15. EPAITEGIA
EDIKTUA, Juan Pujos Molero jaunak Povin, S.A. enpresaren aurka sartutako 158/1993 prozeduraren ondoriozkoa.
Sozial arloko Madrilgo eta bere Probintziako 15. Epaitegiko Epaile-Magistratua den Fausto Garrido González jaunak, hauxe
Ematen du aditzera: Juan Pujos Molero jaunak Povin, S.A. enpresaren aurka sartu eta epaitegi honetan erregistratutako 158/1993 prozedurari dagozkionetan, alde demandatuarenak diren eta enbargupean dauden honako ondasun hauek enkante publikopean 20 egunez (...) erabaki da gaur.
Hona hemen horien zerrenda eta prezioak:
ENKANTEAREN GAI DIREN ONDASUNAK
- Vitoria kaleko 21-1 zenbakiz zehaztuta dagoen lurzatia.
Bostehun eta hamasei metro eta hirurogeita bi dezimetro karratuko azalera du.
Pabilioi industrial bat eraiki da lurzati horretan, artezko sarbidea kanpotik duelarik, kale publiko batetik zehar.
Tasazio balioa: 41.329.600
Erregistro kargak S/Ziurtagiria: 32.578.000
Justiprezioa: 8.751.600
ENKANTEAREN BALDINTZAK
Epaitegi honetako Entzutegi salan egingo da (Hernani k., 59, laugarren oina) lehenengo enkantea, 1994-5-4an; bigarren enkantea, behar bada, 94-6-9an; hirugarrena, hau ere behar bada, 1994-7-6an.
Enkante guztientzako ordua, goizeko 10:00ak.
Eta honako baldintza hauek bete beharko dira:
Errematea egin ondoren, atzera-ezinezkoa izango da errematea (L.E.C. delako legeko 1498. atala).
Enkanterako zenbatekoa finkatuko duten ondasunen balioaren %20koa sartu beharko da gutxienez, bestela ez dira onartuko eskaintzak.
Zenbatekoak beren jabeei itzuliko zaizkie, eskaintza onena egin duenarena izan ezik; hau, deposito gisa gordeko da, bere egitekoak beteko dituenaren bermetarako eta, hala behar izanez gero, salmenta-prezioaren zati gisa.
Kreditatzaileak hala eskatuz gero, hori onar dezaten beste posturagile batzuren kontsiderazioak ere gorde ahal izango dira depositoan, era honetan, lehenengo esleipendunak bere egitekoa ez betetzea gertatuz gero, ondoren datozenei errematea eskaini ahal izateko, bakoitzaren eskaintzak kontutan hartuta (L.E.C. delako Legeko 1500. atala).